Larunbat arratsaldean Aulki Mugikorreko Ligako zortzigarren jardunaldia eta Gipuzkoako Txapelketa jokatu ziren. Ligan hamahiru ontzi aurkeztu zituen Oriok.Ontzi horietatik guztietatik bostek lortu zuten estropada irabaztea. Bigarren postuan hiru ontzi sailkatu ziren eta hirugarren postuan ontzi bat. Podium postuen atarian bi ontzi gelditu ziren, bosgarren postuan ontzi bat eta seigarren postuan beste bat.
Gipuzkoako Txapelketan, gizonezkoen zortzikoan, zilarrezko domina lortu zuen Oriok. Hondarribiak irabazi zuen txapelketa 4:36:12 denborarekin. Oriok 4:38:87ko denbora egin zuen eta Hondarribia Bk 5:00:24 denbora.