Sorian izan da asteburuan Hossain Kaanache, Espainiako Taldekako Duatloi Txapelketaren harira. Larunbatean erlojupeko proba izan zuen eta laugarren bukatu zuen. Igandean erreleboak izan zituen eta zazpigarren amaitu zuen.
Asteburu polita izan zela aipatu du Kaanachek. Dena eman duela eta balio duena hori dela azpimarratu du. Asko gozatu duela eta sufritu ere egin duela gaineratu du. Pozik dago oriotarra.