65 ur sorosle kontratatuko ditu Gurutze Gorriak Orioko, Zumaiako eta Donostiako hondartzetarako

Karkara 2016ko api. 22a, 10:41

Apirilaren 28a baino lehenago eman beharko dute izena interesa dutenek

65 sorosle kontratatuko ditu Gurutze Gorriak uda honetan Orioko, Zumaiako eta Donostiako hondartzatan lan egiteko. Lanaldi osoko lanpostuak izango dira horiek. Proba teorikoak eta fisikoak gainditu beharko dituzte hautagaiek eta oinarrizko formakuntza bat izan beharko dute: oinarrizko sorospen eta lehen laguntzan formakuntza, ur sorospenean formakuntza eta euskara ezaguera.

Deialdian izena eman nahi duenak apirilaren 28ko 20:00ak baino lehen egin beharko du. Curriculum Vitaearekin batera, aurkeztutako plaza betetzeko profila zergatik ematen duen azaltzen duen aurkezpen gutuna prestatu beharko dute hautagaiek. Hori guztia, personal.gipuzkoa@cruzroja.es helbide elektronikora bidali beharko dute deialdia gaiarekin. Informazio osatua gurutze gorriaren webgunean aurki daiteke.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide