Aratz Madariaga absolbitu dute Kukutzako auziagatik

Karkara 2016ko api. 21a, 16:30

Zigortutako 19 gazteetatik 18 absolbitu ditu Bizkaiko Lurralde Auzitegiak

2015eko urrian 19 gazte zigortu zituzten, desordena publikoa egotzita, Bilboko Kukutza gaztetxea hustu zuten eguneko istiluengatik. Tartean, Aratz Madariaga oriotarra zegoen. Bederatzi hilabeteko espetxe zigorra eta 84.000 euroko isuna ezarri zieten auzipetuei.

Hemeretzi auzipetu horietako hemezortzi absolbitu ditu orain Bizkaiko Auzitegiak. Kukutzarekiko Elkartasun Taldearen arabera, epaiak prozedura agortu du eta Bilboko zigor-arloko epaitegiaren sententzia manifestazio eskubidearen aurkakoa zela dio, izan ere, polizien testigantzan soilik oinarrituta zigortzen zituen gazteak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide