Igandean Karela kiroldegian jokatu zuten oriotarrek, etxean. Zumaiako Trapaia taldea izan zuten aurrez aurre. Talde oso gogorra da, partidu zaila izango zela bagenekien, aitortu du Garikoitz Garagartza entrenatzaileak. Eta horrelakoa izan zen partidua, gogorra.
Sendo hasi zen Orioko taldea, maila ona ematen. Erasoan joko polita egin genuen eta atzean, asko kosta bazitzaigun ere, lan ona egin genuen. Lehen zatiaren erdialdean emaitza estua zegoen markagailuan, 7-9. Baina lehen zatiaren bigarren erdian, maila jaitsi zuten oriotarrek. Horrelako talde batek zigortu egiten zaitu mailari ez badiozu eusten, argitu du Garagarzak. Eta hori gertatu zitzaien oriotarrei. Maila jaitsi zuten eta zumaiarrek aurrea hartu zuten, aldea handitu zuten. Atsedenaldira 9-21 emaitzarekin iritsi ziren.