Kataluniako Viladecans taldearen kontra jokatu zuen pasa den asteburuan OBB Sofbol taldeak. Mendibeltzen jokatu zituzten bi partidak, apirilaren 17an, igandean. Lehen partiduan Igone Etxeberriak jaurti zuen hasieran, eta Ainara Larrazak bosgarren sarreratik aurrera. Hasieran aurretik jarri ziren Bate Bizkorrak, baina katalanek markagailuari buelta eman eta 2-6 amaitu zuten partida.
Bigarren partida, berriz, irabazi egin zuten oriotarrek. Hasieratik jarri ziren markagailuan aurretik eta bosgarren sarreran 8-0 irabazi zuten. Emaitza horrek arnasa hartzeko aukera eman dio sofbol taldeari. Hurrengo astean Valentziako Antorcha taldearen kontra jokatuko dute.