OAE La Caixa Gizarte Ekintzarekin elkarlanean

Karkara 2016ko api. 20a, 08:16

Orio Arraunketa Elkarteak lankidetza sinatu du La Caixa Gizarte Ekintzarekin. Hitzarmenak arrauna bultzatzea izango du helburu.

Lankidetza sinatu zuten herenegun, apirilaren 18an, Orio Arraunketa Elkarteak eta La Caixa Gizarte Ekintzak. Lankidetzaren helburu nagusia arrauna bultzatzea izango da. Pertsona guztiei aukera berdintasuna eskaintzea da asmoa, gizarte justuagoa eta elkarktuagoa lortzeko helburua du egitasmoak. Honela, pertsona ezberdinen arteko elkarbizitza, aniztasunaren kudeaketa eta giza garapena sustatzeko xedearekin ekin diote bide berri honi.

Bestalde, lankidetza akordio honen beste helburutako bat, eskola garaian dauden Orioko haurrengan kirolaren baloreak sustatzea eta erakustea izango da. Ohitura osasuntsuak bultzatzeko eta menpekotasunezko egoeretatik urruntzeko asmoa dute proiektuarekin, kirolak gizartearen integrazioan duen garrantzian egin nahi dute azpimarra.

Lankidetza akordio honek urtebeteko iraupena izango badu ere, etorkizunean luzatzeko aukera izango luke. Hau da, urte bete barru, berriz sinatu dezakete lankidetza. Orio Arraunketa Elkartetik esker ona adierazi nahi izan zuten La Caixa Gizarte Ekintzari, OAEren gizarte-kirol proiektuan jarri duten konfiantzagatik. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide