Bandera bat eta bost domina Gipuzkoako Txapelketan

Karkara 2016ko api. 18a, 08:10

Gipuzkoako Batel Txapelketa jokatu zen asteburuan. Larunbatean sailkapen estropadak izan ziren, igandean finalak. Orioko sei ontziak sailkatu ziren igandeko saiorako eta seiak dominak lortu zituzten.

Pasaian izan zen zita. Oriok sei batel aurkeztu zituen eta seiak lortu zuten igandeko finalerako txartela. Igandeko finalean ere ontzi guztiek lortu zuten podium postuetan egotea. Kadeteak lehen postuan sailkatu ziren, bandera lortuta.

Infantiletan, emakumezkoek brontzezko domina lortu zuten eta gizonezkoek zilarrezko domina. Kadeteek, gizonezkoek bandera lortu zuten eta emakumezkoek zilarrezko domina. Jubeniletan, emakumezkoek zilarrezko domina eskuratu zuten eta mutilek brontzezkoa. Bestalde, Orio Arraunketa Elkarteko lau patroiek –Erik Azkue, Saioa Sayago bi kategoriatan eta Ibai Tamaio– lemazain onenaren saria jaso zuten.

Asteburuko emaitzak

Urrea
Kadete mutilak
Zilarra
Infantil mutilak
Kadete neskak
Jubenil neskak
Brontzea
Infantil neskak
Jubenil mutilak

Datorren asteburuan Euskadiko Txapelketa izango da. Araban jokatuko da, Legution, eta horiek ere sei ontzi aurkeztuko ditu.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide