Harora irteera Zaharren Babeslekutik

Karkara 2016ko api. 27a, 08:30

Irudia: Haroturismo.org

Maiatzaren 17an izango da irteera eta 10ean txartelak erosteko eguna

Maiatzaren 17an, asteartean, Harora irteera egingo dute Orioko jubilatuek, Zaharren Babeslekuak antolatuta. 9:00etan irtengo dira Oriotik eta 11:00ak aldera iritsiko dira Harora. Han, hamaiketakoa egin eta 14:30ean Ochavo erretegian bazkalduko dute.

Txartelen salmenta maiatzaren 10ean, asteartean, egingo dute Babeslekuan, 16:00etatik 18:00etara. Prezioa 35 eurokoa izango da eta bazkide txartela eguneratua izan behar da txartela erosteko.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide