Urola Kostako Udal Elkarteko eskola-tailerreko ikasleak ari dira Orioko margoketa lanak egiten. Aste honetan hasi dira lanean eta oinezkoen pasabideak –zebrabideak– eta trafiko seinale horizontalak margotuko dituzte.
Aste honetan hasi dira lanean eta datorren astean bukatzea espero dute, eguraldiak laguntzen badu. Eguraldi kaskarra eginez gero, lanak luzatu egingo dira.