Oriotarrak ETB1eko saio berrian

Karkara 2016ko api. 14a, 17:31

Batek Daki saioa estreinatuko da gaur ETB1en. Aitziber Garmendiak gidatzen duen saioko lagunak –bera barne– Orion izan ziren atzo, datozen asteetako saio baterako irudiak hartzen.

Ohi bezala, bingoan aritu ziren atzo Orioko jubilatuak. Kultur etxean egiten dute asteazkenero zita, eta atzo ere horrela egin zuten. Atzokoa, ordea, desberdina izan zen. Bingoan jokatzen ari ziren bitartean ETBko kameralariak irudiak grabatzen ibili baitziren. 

Bi kamera aritu ziren irudiak hartzen. Produkzio langile bat ere etorri zen Oriora, baita Aitziber Garmendia bera eta Aitzol Barandiaran ere. 

Ostegunero emitituko da saioa. Gaur izango da lehen emisio eguna, 22:15ean, eta amatasunaren inguruko kezkak argituko ditu. Saio bakoitzak Garmendiaren zalantza existentzial bat izango du ardatz eta gai serioei umoretik helduko die Garmendiak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide