Ipuin kontalaria izango da astelehenean

Karkara 2016ko api. 15a, 06:50

Orioko haurrek aski ongi ezagutzen duten Miriam Mendozak ipuinak kontatuko ditu astelehenean, Orioko kultur etxean, 18:15ean.

Apirilaren 18an, kultur etxeko aretoan, Miriam Mendoza ipuin kontalaria izango da. Askotan etorri da Mendoza oriora, haurrek ezagutzen dute. 

Haurrekin nahiz helduekin egiten du lan Mendozak. Ipuinak ez baitira soilik haurrentzat, baita helduentzat ere. Baina astelehenean haurrei zuzendutako saioa egingo du, 5-8 urte bitarteko umeei kontatuko dizkie ipuinak Mendozak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide