Oriotarrak podiumaren atarian

Karkara 2016ko api. 12a, 10:28

San Telmoetan trainerillen estropada jokatu zen Zumaian. San Juanek eta Hondarribiak irabazi zuten. Orio laugarren gelditu zen, nola emakumezkoetan, hala gizonezkoetan.

Igandean Zumaian jokatu zen trainerillen estropada. Orioko bi taldek hartu zuten parte, emakumezkoen ontziak eta gizonezkoak. Emakumeen estropadan San Juan izan zen azkarrena. Orio, laugarren sailkatu zen, bateleren, zumaiarren eta getariarren atzetik.

Emakumezkoen sailkapena
1. San Juan 11:29.89
2. Zumaia 11:45.49
3. Getaria 12:05.03
4. Orio 12:06.17

Gizonezkoetan Hondarribiak egin zuen denborarik onena. Kategoria honetan oriotarrak ere laugarren sailkatu ziren. Getariarrak deskalifikatu egin zituen ureko epaileak, Zumaiaren gainera joan zela argudiatuta. 

Gizonezkoen sailkapena
1. Hondarribia 10:13.05
2. Zarautz 10:35.35
3. San Juan 10:37.80
4. Orio 10:42.17
5. Zumaia B 10:43.70
6. Zumaia A 10:51.24
7. San Pedro 11:03.83

Argazkiak: Baleike.eus

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide