Igandean, eskola kirolaren baitan, hondartza futboleko final erdiak jokatu ziren, 12:30ean hasita. Orioko hiru taldek lortu dute finalerako txartela, Ikastolako bik eta Zaraguetako batek. Hiru finalak apirilaren 24an jokatuko dira.
Bosgarren mailako bi neska taldeak –Orioko 51 eta Orioko 52– aurrez aurre izan ziren final erdietan. Ikastolako talde bat finalean izango zela ziurra zen, eta horrela izango da. Orioko 51k 2-0 irabazi zuen, beraz, finalerako sailkatu dira.
Gizonezkoetan 5.mailako mutilen talde batek, Orioko 54k, jokatu zuen final aurrekoa. Getariako Iturzaeta taldearen kontra jokatu zuten oriotarrek eta irabazi egin zuten, 4-2. Gizonezkoetan, 6.mailako kategorian, Orioko beste talde bat -Zaragueta- ere izango da apirilaren 24ko finalean, igandeko final erdia irabazi ostean.