Emaitza kaxkarrak asteburuan

Karkara 2016ko api. 12a, 08:06

Zazpi taldeetatik bik bakarrik irabazi dute asteburuan, erregional neskek eta infantil txikiek

Ez da astebururik onena izan Oriokorentzat. Jardunaldi honetan jokatutako zazpi partidetatik bi besterik ez dituzte irabazi. Erregional neskek Kopan irabazitako partidua garrantzitsua izan da oso, emaitza honekin liderrarengandik bi puntura jarri baitira. Kopa irabazteko aukera daukate orain. 

Partidua Hernaniren kontra jokatu zuten neskek, etxetik kanpo. Hernaniko futbol zelaian jokatu zuten eta 2-5 emaitzarekin irabazi zuten, hiru goleko aldearekin.

Irabazitako beste partidua ere erraz irabazi zuten. Lau goleko aldearekin irabazi zuten infantil txikiek igoera faseko partidua. Partidu hau ere etxetik kanpo jokatu zuten oriotarrek, Dunboa Eguzki taldearen kontra. 1-5 irabazi zuten.

Gainontzeko partiduak galdu egin zituzten horiek. Ohorezko erregionalek 3-1 galdu zuten Elgoibarren aurka. Ohorezko jubenilek 0-1 Beti Gazte taldearen kontra. Kadeteek ere galdu egin zuten 2-4, Lintxaren kontra. Ohorezko infantilek 1-0 galdu zuten, Elgoibarren aurka eta infantil neskek ere 0-1 galdu zuten, Zarautzen kontra.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide