Bi bandera, bi zilar eta brontze bat

Karkara 2016ko api. 11a, 08:00

Asteburuan Gipuzkoako Batel Ligako bi jardunaldi izan dira, eta igandeko saioarekin bukatu zen Liga. Oriok bi bandera eta hiru domina lortu ditu. 

Larunbatean Orion izan zen estropada. Emakumezkoetan, infantilak laugarren eta bosgarren postuan helmugaratu ziren. Kadeteak bederatzigarren postuan sailkatu ziren eta jubenilak lehenengo postuan sailkatu ziren. Gizonezkoetan, infantilak bigarren, hirugarren eta hamabosgarren sailkatu ziren. Kadeteak lehen postuan sailkatu ziren eta jubenilak laugarren postuan.

Igandean ligako azken jardunaldia jokatu zen. Emakumezkoetan, infantilak hirugarren eta seigarren sailkatu ziren. Kadeteak lehen postuan saikatu ziren eta jubenilek ere lehenengo egin zuten. Gizonezkoetan, infantilak bigarren, hirugarren eta hamabigarren postuetan sailkatu ziren. Kadeteek irabazi egin zuten eta jubenilek laugarren egin zuten.

Bi urre, bi zilar eta brontze bat 

Bi bandera lortu ditu Oriok Gipuzkoako Batel Ligan. Emakumezko jubenilek astindu dute banderetako bat eta gizonezko kadeteek bestea.  Emakumezkoen taldea, 15 jardunalditan arraunean aritu direnak, Saioa Sayago, Arhane Azkue, Aroa Fernandez, Udane Hoyos, Estibalitz Goñi eta Naroa Eizagirre dira. Gizonezkoen taldea Saioa Sayagok, Oihan Gozategik, Jon Olaizolak, Jokin Azkonobietak, Aitor Azurmendik, Mikel Lizarraldek, Aimar Albizuk, Joseba Pagadizabalek eta Ander Zurutuzak osatzen dute. 
 
Zilarrezko domina emakumezko kadeteek eta gizonezko infantilen A taldeak lortu dute. Eta brontzezko domina gizonezko infantiletako B taldeak lortu zuen.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide