Gure Esku Dagok herri batzarra egingo du apirilaren 30ean

Karkara 2016ko api. 29a, 06:30

Orion herri galdeketa egin edo ez egin erabaki nahi dute batzarrean

Orioko Gure Esku Dagok herri batzarra egingo du apirilaren 30ean, larunbatean. Batzarraren helburua Orion herri galdeketa egin edo ez erabakitzea izango da eta Azpeitian galdeketa prestatzen ari den pertsona bat izango da bertan. Beren egoera eta egiten ari diren lana azalduko du berak.

Erabakitze eskubidearen alde hainbat ekintza egin ditu Gure Esku Dagok. 2014an Durango eta Iruña artean giza katea egin zuten, 2015ean hautetsontzi erraldoiak eraiki zituzten Donostian, Bilbon, Gasteizen, Iruñan eta Baionan eta 2016an herri galdeketak egiten hasi nahi dute. Aurten Goierrin, Debagoienan, Azpeitian eta Diman egingo dituzte, besteak beste. Datorren urtean, Elgoibarren, Usurbilen eta beste hainbat herritan egingo dituzte.

Orion ere egin nahi dute galdeketa, baina, herriko Gure Esku Dago taldea txikia denez, eragileen eta herritarren laguntza eta aportazioak eskatzen dituzte. Horregatik, batzarrera joateko deialdia egiten diete herritarrei. 11:00etan izango da batzarra, Salatxo aretoan.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide