30. urteurrena ospatzeko, Danbolinfest

Karkara 2016ko api. 13a, 07:22

Apirilaren 15ean eta 16an Danbolinfest izango da Orion. Ostiralean Arraunetxean izango da festa eta larunbatean plazan.

Danbolin Musika Eskolak 30. urte bete ditu aurten, 2016an. Urteurrena ospatzeko Danbolinfest antolatu dute. Bi egunetako festa izango da, apirilaren 15ean hasi eta 16an bukatuko da.

Ostiralean, 19:30ean izango da ekitaldia, Arraunetxean. Instrumentuko ikasleek kontzertua eskainiko dute.

Larunbatean, goizean goizetik hasiko da festa. 10:00etan kalejira egingo dute ikasleek. 11:30ean, ikasleentzat esku lanak egiteko aukera izango da, plazan. 12:30ean ikasleek saioa eskainiko dute, hori ere plazan. 14:15ean, leku berean, bazkaria egingo dute. 16:00etan karaokea antolatu dute, 17:00etan txokolatada izango da eta 17:30ean erromeria hasiko da. Erromeriarekin, festa giroan, emango zaio amaiera festari.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide