Teilatua berritu dute, eta gaztetxea argitu

Karkara 2016ko api. 1a, 10:17

Argazkia: Mikel Aranzabal

Maiatzaren 17rako amaitu zituen Udalak teilatuaren berritze lanak. Leihoak eta zertxak ere jarri dituzte, eta Nueva Ceramica de Orio eraikinaren mugako zatia ere berritu dute.

Gaztetxeko teilatua berritzeko lanak Aste Santua hasterako bukatu ziren. Teilatua berritzeko lanez gain, eraikinaren barrualdean ere egin dira aldaketak. Argitasuna eman nahi izan zaio gaztetxeari, barrutik, eta horretarako lau velux jarri dira. Veluxak teilatuan jartzen diren leihoak dira. Horrez gain, zertxa batzuk indartu behar izan dira eta Nueva Ceramica de Oriorekin mugan dagoen zatia berritu behar izan dute.

Udalak, guztira, 143.703,55€ gastatu ditu obran. Aurreikusitakoa baino altuagoa da kopurua, hasiera batean soilik teilatua berritu behar baitzuten. Orain, teilatuko lanak bukatuta, gaztetxearen segurtasuna eta osasungarritasun baldintzak bermatu nahi dituela aitortu du Udalak. Horretarako lan batzuk gehiago egin beharko dituela gaineratu du.

Aurrera begira aurreikusten duten lehen obra gaztetxeko hormena da. Sendotu egin behar dira eta lan horiek udaberrian egitea espero du Udalak. Lan hori egiteaz udal elkarteko tailerretako jendea eta udal brigada arduratuko da. 

 
 
 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide