Ez-ohiko bilkura izango da asteartean

Karkara 2016ko api. 1a, 15:08

Bilkura udalbatzarraren aretoan izango da, udaletxean 19:30ean hasita. Zortzi gai jarriko dituzte mahai gainean.

Hauek dira udalbatzarrean landuko diren gaiak:

  • Martxoaren 10eko 88/2016 alkate-dekretuaren berri ematea. Dekretu horren bidez 1/2016 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea onartzen da, ordainketa-kredituak txertatzeko modalitatean, 2015eko aurrekontutik indarrean dagoen 2016ko aurrekontura.
  • Onartzea, egoki bada, Udalaren aurrekontu propioari dagokion 2/2016 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea; kreditu aldaketa kreditua gehitzeko modalitatean egina dago.
  • Onartzea, egoki bada, ordenantza fiskalak aldatzea, Orioko Danbolin Musika Eskolako 2016-17 ikasturteko irakaskuntza-tasei dagokienez eta kiroldegiaren erabilera-tasei dagokienez.
  • Lehen onarpena ematea, egoki bada, Orioko zarata-mapari.
  • Onartzea, egoki bada, Orioko udal etxebizitza tasatuak arautzen dituen udal ordenantzaren bigarren aldaketa.
  •  Onartzea, egoki bada, Orioko kale-garbiketa zerbitzua kontratatzeko klausula administratibo partikularrak eta baldintza teknikoen orria.
  •  Onartzea, egoki bada, Orioko hondakin solido urbanoen bilketa eta garraio zerbitzua kontratatzeko klausula administratibo partikularrak eta baldintza teknikoen orria.
  •  Onartzea, egoki bada, EHBildu udal talde politikoak aurkeztutako mozioa, Gipuzkoako Foru Aldundiak ematen duen autobus-zerbitzu publikoari buruz.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide