Ostiralean Alejandra Mitnik etorriko da Oriora, Mandalara Elkarteak antolatuta argitaratu berri duen liburua aurkeztera. Bidaia aprobetxatuta, tailerra ere eskainiko du Mitnikek. Larunbatean izango da, 10:00etan hasita.
Konstelazioa daterapeuta askoren kontsultetako erreminta eta Mitnikek ere hori erabiltzen du bezeroekin. Larunbateko ikastaroan konstelazioen gaia landuko dute, norberak bere metodologia garatzeko gakoak irakatsiko ditu Mitnikek.
Tailerraren kostua 80 eurokoa izango da, eta, horrez gain, materiala erosteko aukera ere egongo da, 45 euro gehiago ordainduta. Tailerraren ondoren kontsulta pribatuak ere egingo ditu Mitnikek. Informazio gehiago nahi duenak 648487489 telefonora deitu dezake.