Ostiralean, apirilaren 1ean, Alejandra Mitniken bisita izango dute Mandalara Elkartean, Antxiola kaleko 15 zenbakian. Liburua sendatzeko bide alternatiboen inguruan idatzi du Mitnikek eta Obelisco editorialak kaleratu du.
Mitnik psikologa eta psikoalalista da. Irakasle lanean aritzen da Gizarte zientzien graduan, eta horrez gain, espainiar estatuan eta atzerrian ikastaroak ematen ditu. Ikastaro horietan terapia energetikoen inguruan eta prebentzioaren inguruan aritzen da, hori baita bere espezialitatea. Eta liburuan ere gai hori hartzen du ardatz.
Liburuak salmenta handiak izan ditu eta bihar, ostiralarekin, Mandalararen elkartean aurkeztuko du idazleak berak, 19:30ean hasita.