Orioko plazatik Arantzazura

Karkara 2016ko mar. 30a, 14:34

XVIII. Zeharkaldia antolatu zuten martxoaren 24an Mendibeltzeko kideek. Oriotik goizeko 4:00etan abiatu ziren Arantzazura 19:00etan iristeko. 60 kilometroko ibilaldia egun bakarrean egin zuten. 

Erronka bota zuten, eta baita bete ere. Maiatzaren 24an abiatu ziren Oriotik, goizeko 4:00etan. Plazan elkartu ziren zeharkaldia egitekoak ziren ibiltariak eta goizeko ordu txikitan hasi zuten ibilbidea.

Oriotik Aiara joan ziren, handik Altzuzelaira, Iturriotzera eta gero Zelatunera. Zelatunen hamaiketakoa jan zuten eta handik Bidanira joan ziren, gero Agedara, Murum Iturrira, Mandubiara eta hortik Gabirira. Gabirian bazkaldu egin zuten eta indarrak hartu ondoren Aztiriara joan ziren. Handik Brinkolara, Kataberara eta, azkenik, Arantzazura.

Arantzazun autobusak jaso zituen ibiltari guztiak eta Oriora etorri ziren. Orion afaria egin zuten zeharkaldiko partaideek. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide