1984ko Pasaiako segadari buruzko dokumentala egiten ari dira

Karkara 2016ko mar. 23a, 13:20

Atzoko egunez, duela 32 urte izan zen segada eta Rosa Jimeno oriotarra han izan zen

1984an Pasaian gertatutako segadaren amua izan zen Rosa Jimeno oriotarra. Komando Autonomo Antikapitalistako lau kide hil zituzten segada hartan. Atzo, martxoaren 22an, 32 urte bete dira gertakari hartatik eta Euskadi Irratiko faktoria saioan elkarrizketatu dute Rosa Jimeno.

Gertatutakoaren inguruko detaileak eta jasoko ditu Pasaiako Badia dokumentalak. Urtebeteko ikerketa lanak egin dituzten Oinatzak Produkzioak taldekoek eta maiatzean hasiko dira grabaketak egiten. 2017ko martxoan estreinatu nahi dute.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide