Sailkapeneko bigarren postuan dagoenaren kontra, Usurbilko Makax taldearen kontra, jokatu zuten pasa den asteburuan Orioko Mirotzek, eta 3-6 irabazi zuten.
Hasieratik hasi zien irabazten oriotarrak, eta emaitza mantentzeko helburuarekin jokatu zuten 4-0 jarritakoan. Aurkariek, ordea, hiru gol sartu zituzten eta bigarren zatia gogorra izan zen Mirotzentzat. Azkenean, beste bi tantorekin, 6-2 irabazi zuten partida. Imanol Aguadok bi gol eta Patxi Urzelaik, Jokin Sarasolak, Isbel Kaperotxipik eta Ander Garciak bana sartu zituzten.
Emaitza horrekin zortzigarren postuan jarri dira Mirotzak. Ezingo dute igoeragatik borroka egin, partida gutxi geratzen baitira, baina mailan mantentzea ziurtatuta dute. Datozen bi asteburuetan ez dute partidarik izango.