Gipuzkoako derbia jokatu zute pasa den asteburuan OBB sofbol taldeak, Atletico San Sebastianen aurka. Ohi bezala, bi partida jokatu zituzten, eta biak galdu zituzten.
Lehen partidua Amaia Larrazak ireki zuen jaurtitzaile bezala, eta gogotsu atera ziren Bizkorrak zelaira. Bigarren sarreran lehen karrera lortu zuten donostiarrek eta, pixkanaka, aurrea hartzen joan ziren. Seigarren sarreran 6-0 galtzen ari ziren oriotarrak eta Maialen Zubiaren jokaldi on bati esker markagailuko tartea txikitu zuten. 6-3 amaitu zen partida, azkenean.
Bigarren partidan erritmoa jarraitzea kosta egin zitzaien oriotarrei. Ainara Larraxa hasi zen jaurtitzen eta, gero, Igone Etxeberriak ordezkatu zuen. Hasieratik hasi ziren irabazten donostiarrak eta, momentu batean markagailua 6-4 jarri bazuten ere, 11-4 galdu zuten azkenean.
Hurrengo jardunaldia Mendibeltzen jokatuko dute, apirilaren 3an. Rivas talde Madrildarraren kontra jokatuko dute 11:00etatik aurrera.