Zilarrezko domina lortu dute oriotarrek Banyolesen

Karkara 2016ko mar. 22a, 08:54

Udaberriko opena jokatu da asteburuan Banyolesen. 280 arraunlarik hartu dute parte asteburuko hitzorduan.

Orio Arraunketa Elkarteak sei ontzi aurkeztu zituen Banyoleseko openean. Carazok eta Sardellik osatutako bikoak lortu du emaitzarik onena. Orioko eta Labradorko arraunlariak bigarren egin zuten eta zilarrezko domina eskuratu zuten. Beste biko bat ere osatu zuen Orioko Aldai arraunlariak Santiagotarrak taldeko arraunlari batekin. Ontzi hori hamabigarren postuan sailkatu zen. Jaime de Haz bakarrik aritu zen. Orio Arraunketa Elkarteko mutilak hamaikagarren egin zuen. 

Kadeteetan, Gozategik eta Olaizolak osatutako bikoa bosgarren sailkatu zen. Kategoria berean, Azkonobietak eta Azurmendik osatutako ontzia bederatzigarren postuan helmugaratu zen. 

Bestalde, jubeniletan, bakarka aritu zen Lizarralde, baina oriotarrak ez zuen lortu finalerako txartela.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide