Idoia Etxeberria: "Lanean jarraitzeko balio izan dit jendaurrean esku bakarrarekin aritzeak"

Karkara 2016ko mar. 21a, 14:49

Argazkia: Jon Leunda

Emakume batek sekula lortu ez duena eskuratu du gaur Idoia Etxeberriak. 100 kiloko harri errektangularra hiru alditan berdindu du bizkar gainean, hiru munutuko txanda bakarrean.

Erronka hau zen: 100 kiloko harria esku bakarrarekin jasotzea. Horretarako hiru munutuko txanda izan zuen igandean, Aizarnazabalen, Idoia Etxeberriak. Behin ez, hiru aldiz jaso zuen harria oriotarrak. Oso pozik dago lortutakoagatik.

Urduri atera zen plazara. Baina behin lanean hasita gustura aritu zen. Lehen helburua behin jasotzea zen. Hala izaten da beti, argitu du Etxeberriak, egun guztiak ez baitira berdinak izaten. Baina jasoaldi bakarrarekin konformatu ez, eta hiru egitea lortu zuen.

Helburu bat betetzeak beste helburu batean pentsatzea dakarrela aipatu du. Berriz ere lanean jarraitzeko balio izan dit esku batekin jendaurrera ateratzeak. Beste zerbait egin beharko duela gaineratu du, saiatu behintzat egingo dela.

Etxeberria ez zen marka ezarri zuen bakarra izan. Jaialdia, izatez, Jokinengatik sortu zen. Atzoko protagonista bera zen, dio Etxeberriak. Jokin Eizmendik xiete harria jasotzea lortu zuen. Bost minutuko txanda izan zuen horretarako. Eta Imanol  Illarramendi Kortaberrik 200 kiloko harria hiru minutuko txanda bakarrean jaso zuen.

Hirurok lortu genuen marka egitea eta gustura nago horregatik. Ostolaza ere gustura dago. Gainera, jendeak ere sentsazio onak trasmititu zizkidan, aitortu du oriotarrak. Horrelakoetan beste jaialdi bat antolatzeko gogoa pizten dela gaineratu du. Eta berak, beste saiakera baterako arra ere baduela.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide