Santi Zabaletak hartu du Etxeberriaren lekukoa

Karkara 2016ko mar. 18a, 07:53

Klaudio Etxeberriak utzi egin du Orio Arraunketa Elkarteko emakumezkoen entrenatzaile kargua. Etxeberriaren postua Santi Zabaletak hartu du.

Orio Arraunketa Elkarteak bart gauean, asteazken iluntzean, adierazi zuenez, Klaudio Etxeberriak entrenatzaile kargua utzi du arrazoi pertsonalak medio. OAEak jakinarazi duenez, zuzendaritza taldeak eta Etxeberriak alde biko adostasunez hartu dute erabakia. Orio Arraunketa Elkarteak lau urte hauetan egindako lana eskertu nahi dio Etxeberriari.

Etxeberriaren postua Santi Zabaletak hartuko du. Arraunketa Elkarteak esan duenez aste honetan jaso du beren proposamena arraunlari ohiak eta dagoeneko lehen entrenamendua zuzendu du. Zabaletak Orio Arraunketa Elkartearekin hainbat bandera irabazi zituen 1997a: Euskadiko Txapelketa, Kontxako Bandera, Bermeoko Ikurriña, Euskadiko III. Traineru Liga eta El Corte Ingles Bandera, besteak beste.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide