Julen Alonso: "Ordubeteko saioa gauerdira arte luzatuko nuke, gustura"

Karkara 2016ko mar. 18a, 06:56

Argazkia: Balea Musika Ideiak

Julen Alonsok dagoeneko ikusiko du Gozategik gaur Orion egingo duen emanaldia, estreinaldian izan baitzen. 

Asteazkenean, Asier Gozategi eta Iñigo Goikoetxeak eskeinitako ikuskizun berriaren estreinaldiaz gozatzeko aukera izan nuen, Iñigo eta biyok izenekoa. Bertan, beraien kontakizunak eta zuzeneko musika entzun ahal izan nuen. Une umoretsuak, interesgarriak eta baita unkigarriak ere eskaini zizkiguten.

Naiz berak zuria eta beltza bezain ezberdinak izan, musikari kolorea ateratzeko gai izan dira. Ordubeteko saioa izan zen, eta esan behar dut gauerdira arte entzuten jarraituko nukeela gustura. Beraz, ostiral honetan, 22:30etan, Orioko kultur etxean eskeiniko duten ikuskizun horretara animatzen zaituztet.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide