Eskerrik asko Feministorio ahaztezinagatik

Karkara 2016ko martxoaren 21a

Orioko Xaltxerak

Xaltxerak berriz elkartzen hasi garenetik martxa polita hartu dugu. Emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunagatik borrokatu eta emakumeon ahalduntzerako egin eta egingo dugu lan.

Lehen aldiz, Feministorioa izan genuen aurreko astean. Saregileekin egon ginen tertulian, emakumeen afari jendetsua izan genuen, kontzentrazioa ere jendetsua izan zen, zine foruma egin genuen eta giro polita sortu genuen pintxo pote feministan.

Gutun honekin eskerrak eman nahi dizkiogu Feministorioan parte hartu duten guztiei. Saregileei beren istorioak kontatzeagatik, bertsolari eta trikitilariei pintxo potea girotzeagatik eta afarira etorri ziren emakumeei hain eroso sentitzeagatik.

Hurrengo urtean berriz!

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide