Garaipenekin hasi dute denboraldia Bate Bizkorrek

Karkara 2016ko mar. 17a, 16:54

Argazkia: OBB

Bi garaipenekin hasi du Ohorezko mailako 2016 denboraldia Kirolgi OBB taldeak. Asteburu honetan derbia jokatuko dute Donostiako ATSS taldearen kontra.

Pasa den asteburuan hasi zuen denboraldia Bate Bizkorrak taldeak. Ohorezko mailako ligan dago talde oriotarra eta Proyecte Sofbol Gavanec talde kataluniarren aurka neurtu zituzten indarrak.  Partiduak Bartzelonako Gavá zelaian jokatu zituzten, etxetik kanpo.

Tarte handiarekin irabazi zuten lehen partidua

Talde horia gogotsu irten zen zelaira. Indartsu. Liga sentsazio onekin hasteko asmotan. Hasieratik aurretik jarri ziren markagailuan eta laugarren sarrerara iristean zazpi lasterketako tartea zuten oriotarrek. Talde Katalana markagailua iraultzen saiatu zen arren, ez zuten lortu. Oriotarrek gogor eutsi zioten aurkariari. Defentsa lan ona egin zuten. Azpimarragarria izan zen Amaia Larraxa jaurtitzaile jubenilak eginiko defentsa-lana, baita azken sarreretan Igone Etxeberriak egindakoa ere. Erasoan Heather Okley eta Uxua Zorozaren lana azpimarratu nahi izan dute, bakoitzak hiru hit lotu baitzituen. Partidua hiru lasterketa gehiagorekin bukatu zuten. Margailua 114koa izan zen, oriotarren alde.

Berdinketa hautsi behar izan zuten

Bigarren partiduan ere oriotarrak izan ziren markagailua estreinatu zutenak. Laugarren sarrerara arte tarte handia izan zuten oriotarrek. Baina katalanak erreakzionatzen jakin zuten eta 40-40 berdintzea lortu zuten. Azken sarrerara iristean markagailuan atzetik ziren oriotarrak. Bi lasterketa gutxiago zituzten. Hala ere, horiek ez zuten etsi eta Maria Caicoya jokalari gaztea basean zegoenean, Ainara Larraxa oriotarrak pilotari emandako zartakoaren ondorioz lasterketa bat lortu zuten eta tartea txikitu zuten. Uxua Zorozak beste lasterketa bat lortu zuen jarraian eta berdintzea lortu zuten. 

Berdinketarekin hausteko extraininga jokatu zuten. Oriotarrek erasorako duten dohaina ikusi zen orduan. Sarrera bakar batean zazpi lasterkta lortu zituzten. Erasoan ez ezik, defentsan ere lan oso ona egin zuten. 136 emaitzarekin irabazi zuten partidua neskek. 

Ainara Larraxak paper garrantzitsua izan zuen bigarren partidu honetan, momentu zailetan lasaitasuna transmititu baitzien taldekideei. Bestalde, erasoan, jokalari guztiek egin zuten hit bat, gutxienez.Dena den, Maialen Zubia eta Igone Etxeberriak egin zituzten hit gehien, lau guztira.

Hurrengo partidua, derbia

Asteburu honetan ere etxetik kanpo jokatuko dute oriotarrek, Donostian. Donostiako ATSS taldearen kontra derbia jokatuko dute.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide