Jubilatu eta pentsionisten eguna ospatuko dute apirilaren 6an

Karkara 2016ko martxoaren 17a

Bazkaria egingo dute, urtero bezala, Errasti sagardotegian

Apirilaren 6an Jubilatu eta Pentsionisten eguna ospatuko dute Orioko jubilatuek, Zaharren Babeslekuak antolatuta. Bazkari jendetsua egingo dute Errasti sagardotegian, urtero bezala, 12:00etako meza entzun ondoren.

Bazkariaren prezioa 22 eurokoa izango da eta martxoaren 29an eta 30ean izango da salmenta, 16:00etatik 18:00etara, Zaharren Babeslekuan. Txartela erosteko bazkide txartela eguneratua izan behar da.

Autobus zerbitzua egongo da sagardotegira joateko. 13:00etan bi autobus aterako dira Goizeko aurretik, eta beste bi 13:30ean. Bazkaria 14:00etan hasiko da, eta bueltarako autobusa 18:00etan aterako da Errastitik.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide