Helburua lortu du Hossain Kaanachek. Bigarren egin zuen Mocinen, Asturiasen. Podiuma egiteaz gain Espainiako Duatloi Txapelketarako sailkatzea lortu zuen oriotarrak.
Oso ibilbide gogorra izan zen, aldapa askokoa eta bihurgune itxikoa. Lehendabizi b5kilometro korrika egin zituen, ondoren 20 bizikletan eta bukatzeko beste 2,5 kilometro korrika. Bizikleta gainean eroso sentitu zen oriotarrak, txirrindulari sentitu zela ere aitortu du. Korrika, ordea, ez ze horren gustura aritu. Sentsazio txarrak izan ditu lasterka, atseden faltagatik-edo.
Hala ere Xavier Tijeroren atzetik helmugaratzea lortu zuen. Bigarren postuan sailkatu zen eta Espainiako Duatloi Txapelketarako txartela lortu zuen. Igandean Nafarroan izan zuen lasterketa. Orain, hiru astez entrenatzen arituko da, Espainiako Txapelketarako prestatzen.