Gizarte aktiboago bat izateko helburuarekin sortu zen Orio Mugiment. Eusko Jaurlaritzak bultzatutako ekimena da, bi lan ildo nagusi dituena: igogailuaren partez eskailerak erabiltzeko kanpaina eta erorketak prebenitzeko tailerra.
Bigarren honi helduko diote asteazkenean. Izan ere, zahartzaroan gertatzen diren istripuen %92a erorikoak dira. Erorikoak prebenitzeko tailerra 17:00etan hasiko da, kultur etxeko areto nagusian, eta Osasun Saileko Natxo Garciak, Osakidetzako Gurutze Uriak, Borja Inza fisioterapeutak eta Udaleko arduradunak izango dira bertan. Herritarrak ere gonbidatuta daude tailerrean parte hartzera.