Oriok bederatzi batel aurkeztu zituen Gipuzkoako Ligako hamargarren jardunaldira. Batel horietako bik irabazi egin zuten eta hirugarren batek podiumeko bigarren koskara igo ahal izan zuen.
Infantiletan, emakumezkoetan, A taldea izan zen azkarrena, laugarren egin zuen. B taldeak zazpigarren egin zuen. Kadeteetan A taldeak irabazi egin zuen eta B taldea zortzigarren postuan sailkatu zen. Jubeniletan talde bakarra uretaratu zen, baina hau indartsu aritu zen arraunean eta irabazi egin zuten.
Gizonezkoetan, infantiletan, bigarren egin zuen A taldeak eta bederatzigarren B ontziak. Kadeteetan, gizonezkoen A taldeak laugarren egin zuen eta B taldea hamalaugarren sailkatu zen.