Esoain eta Ubegun Beasaingo mus txapelketan irabazle

Karkara 2016ko mar. 14a, 09:02

Beasaingo Arrano tabernan jokatutako mus txapelketa irabazi dute Ibai Esoainek eta Jon Ubegunek. 

92 bikote elkartu ziren Beasaingo Arrano tabernan asteburuan musean jokatzeko. Tartean ziren Ibai Esoain eta Jon Ubegun. Sei partida jokatu eta seiak irabazita iritsi zen bikotea finalera, indartsu. Finala 0-2 galtzen hasi ziren baina emaitza iraultzea lortu zuten. 3-2 irabazi zuten finala. Irabazlearen txapelaz gain, 1.500 euroko saria ere lortu zuten oriotarrek.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide