Gipuzkoan bigarren eginda, Euskadiko txapelketara

Karkara 2016ko mar. 14a, 08:01

Gipuzkoako Txapelketan zilarrezko domina lortu du Eneko Eizagirrek. Bigarren postu honekin Euskadiko Txapelketara sailkatzea lortu du oriotarrak.

 

Lagun batzuk piztu zioten judon jokatzeko arra Eneko Eizagirre oriotarrari. 8 urterekin hasi zuen ibilbideak 12 urterekin aldaketa bat izan zuen, Lasartera joatean hasi baitzen entrenatzera. Aldaketa hark judoa uztea eraman zuren Eizagirre. Zortzi urterekin hasitako bidea 12 urterekin bukatu zen. Baina 2015eko urrian berriz ere heldu zion judoari eta ordutik emaitza onak lortzen ari da.

Pasa den otsailean, Euskadiko txapeldunorde izendatu zen 90 kilo azpiko junior kategorian. Eta asteburuan Gipuzkoako Txapelketan, kadete mailan, zilarrezko domina eskuratu du. Txapelketa lehiakorra izan zen, estua, eta bigarren postu hori lorpen handia da Eizagirrerentzat, emaitza horrekin Euskadiko Txapelketara sailkatzea lortu baitu oriotarrak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide