Euskal Herriko 32 onenen artean

Karkara 2016ko mar. 11a, 13:40

Lehen kanporaketa irabazi egin zuten Peña eta San Sebastianek, hiru partiduak irabazita. Ondoren, galdu egin zuten; baina Euskal HEerriko 32 muslari onenen artean sailkatu direnez pozik dago bikote oriotarra.

Martxoaren 5ean goizean goiz irten ziren Oriotik Urdiñabera bidean Ibai Peña eta Aitor San Sebastian. Bi orduko bidea GPSaren aginduak jarraituta egin zuten. 9:00etako han egon behar izan zuten, txapelketa hasi aurretik izen ematea bete behar baitzuten. Beste 127 bikotek eman zuten izena oriotarrekin batera. 

Txapelketa ligaxka formatuan jokatu zen. Lau talde egin ziren eta talde bakoitzeko txapelduna hurrengo errondara pasa zen. Irabazleak, beraz, kanporaketa faserako txartela eskuratzen zuen. Galtzailea, kaleratu izan zen. 

San Sebastian eta Peña Araba, Nafarroa Garaia eta Nafarroa Beherako bikoteekin izan ziren taldean. Lehen norgehiagoka Nafarroa Garaiko bikotearen kontra jokatu zuten. 3-1 irabazi zuten. Ondoren, arabarren aurka jokatu zuten eta 2-0 irabazten hasi arren, 2-2 berdintzea lortu zuten. Azken jokoan 25-12 aurretik jarri ziren arabarrak baina irabazitako hordago bati esker 3-2 irabazi zuten oriotarrek. Azken partidua Nafarroa Beherakoen aurka jokatu zuten. Irabazi egin behar zuten. Bai ala bai, arabarrek ere beste bi partiduak irabazi baitzituzten. Baina oriotarrek erraz hartu zuten mendean bikote arabarra, 3-0.

Behin lehen kanporaketa irabazita, Lapurdiko aurten txapeldunen aurka jokatu zuten Peñak eta San Sebastianek. Partidu hori ezin izan zuten irabazi, 1-3 emaitzarekin. Euskal Herriko 32 onenen artean sailkatu ziren oriotarrak, eta, beraz, egindako lanarekin gustura daude.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide