Oriotarra larri, tutu malgu batengatik erorita

Karkara 2016ko mar. 11a, 13:20

Atzo gertatu zen ezbeharra, arratsaldeko 16:30ak aldera. Orioko 46 urteko emakumeak saneamendu kamioi bateko tutu malgu batekin estropezu egin eta erori egin zen, eta buruarekin zorua jo. Larri dago.

Arratsaldeko 16:30ak inguruan, Donostiako Kursaal parean, Orioko emakume batek saneamendu kamoi baten tutu malguarekin hankak korapilatu, estropezu egin, eta burua espaloiaren kontra kolpatu zuen. Kolpeagatik erdi kontziente gelditu zen eta Donostiako Ospitaleko Zainketa Berezien Unitatera eraman zuten, anbulantzian.

Ebakuntza egin zioten 46 urteko oriotarrari. Eta, egonkor dagoen arren, larri jarraitzen du. Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide