Oiartzunen jokatu zuen asteburuko partida Orioko Mirotzak areto futbol taldeak, Power Rangerren kontra. 0-1 hasi ziren irabazten, Lander Sarasolaren golarekin, baina ezin izan zioten markagailuari eutsi eta hiru gol sartu zituzten oiartzuarrek. Bigarren zatiaren amaieran Mirotzen bigarren gola sartu zuen Patxi Urzelaik. Azken minutuetan atezaina jokalari jarri zen, baina ez zuten berdintzea lortu.
Sailkapeneko hamargarren postuan jarraitzen dute Mirotzek sailkapenean, hogeita bi punturekin. Laugarren postuan daudenen kontra jokatuko dute datorren asteburuan, Tolosako Laskorainen kontra, hain zuzen. Larunbatean, martxoaren 12an, 17:00etan izango da partida, Karelan.