Orioko Xaltxerak antolatuta, kontzentrazioa izan zen atzo, 19:00etan, plazan. Herritar ugari bildu zen, eta politikariek ere udalbatzar aretorik plazarako bidea egin zuten, ekimarekin bat egiteko. Orioko Xaltxeren ordezkaritzan testu bat irakurri zuen Miriam Garciak.
Kontzentrazioan irakurritako testua
Zenbait arlotan gizon eta emakumeen arteko berdintasunean egindako aurrerapenak ukaezinak badira ere, oraindik nolabaiteko hauskortasuna dago eta egungo krisi ekonomikoaren moduko hondamen batek, pentsarazten digu zenbat falta den berdintasun-harreman hori errotzeko eta hain erraz ez mugitzeko.
Balore eta espektatiba ezberdinekin hezi gaituzte. Guztiok berdinak garela esaten digute baina gero bizitzan zehar hainbat momentutan bikote bat dugunean, lanerako sarbidean, amatasuna planteatzen dugunean... Konturatzen gara gure aukera beti gutxietsia dagoela eta bigarren mailako herritarrak garela. Sinestarazten digute berdintasun egoera batean bizi garela eta gauza txiki batzuk falta direla konpontzeko, adibidez indarkeria kasu batzuk.
Emakumeak ez gara «bakean» bizi, «ez behintzat emakumeon kontrako indarkeria normaltzat duen bake egoera neutralizatu honetan: zeinetan, emakumeon aurkako gutxiespenak, irainak, gustukoak ez diren txisteak, kolpeak, erailketak, prekarietate eta muturreko pobrezia egoerak eguneroko errealitate diren gurean.
Ez dugu patriarkatuaren bakean sinesten, herritarron ahalduntze, eta herria eraiki eta antolatzeko bide feminista aukeratzen dugu.
Existitzen den zapalkuntza oro gainditzeko bidean, kalean kontra-boterea artikulatzearekin batera, boterearen jabe izan behar dugu. Boterea hartzea gaitasun politikoa eta inzidentzia izatea da, mapa politikoa baldintzatu ahal izateko, hartzen ari diren erabaki eta neurrietan eragiteko eta aldaketa sozialaren oinarriak markatu ahal izateko.
Eta feministorioa hori izatea nahi dugu, estrategia kolektibo feminista bat osatzeko apustua, non bidegabekeriei aurre egiteko eta gure eskubideak bermatzeko antolatuko garen femenismoak herri egin gaitzan.
Kontzentrazioa eta gero afaltzera joan ziren, Balea Elkartera. 22 lagun elkartu ziren. Baina atzoko egunarekin ez zen Feministorioa bukatu. Bihar Angeles de Hierro filma emitituko dute 19:00etan kultur etxean; eta etzi, ostiralarekin, pintxo pote feminista egingo dute. 19:00etan abituko dira Kolon Txiki tabernatik.