Datorren astean, martxoaren 14an, 15ean eta 16an, moila eta Endaia plaza trafikoari itxita egongo dira. Hainbat lan egingo ditu Eusko Jaurlaritzako Portuetako Zuzendaritzak, galtzada hobetzeko. Lan horiek martxan dauden bitartean, herritik ateratzeko txankako bidea hartu beharko dute ibilgailuek.
Bestalde, lanak hasterako, Endaia plazatik eta moilatik ibilgailuak kendu beharko dira, zubitik hasi eta kofradiaraino.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!