Udalak hainbat pertsona hartuko ditu uda honetan, lanerako. Langileen kontratuak lan-zuzenbidezko erregimenean egongo dira, denboraldi baterako.
Ondorengo postuetarako hartuko dute jendea:
• Kabinen garbitzailea: bi
• Kanpineko komunen garbitzailea: bi
• Udaltzain laguntzailea: bat
• Txu-Txu trenaren gidaria: bi
- Kanpineko zaindaria: bat
Udaleko aldizkako langile finkoren batek lanpostuari uko egiten badio, haren lanpostua ere gehituko zaio goiko zerrendari; eta Udalari aurreikusi gabeko premiaren bat sortzen bazaio ere, sor daiteke beste lanposturen bat.
Lanpostu horietara aurkezteko eskabideak udal bulegoetan eskuratu eta han bertan aurkeztu behar dira. Udal bulegoak astelehenetik ostiralera daude irekita, 8:30etik 14:30era. Martxoaren 7an zabaldu zen eskariak aurkezteko epea eta martxoaren 23an amaituko da.
Eskabide orriaz gain, lanpostuak betetzeko probak ere egingo dira. Proba horiek 2016ko apirilaren 9an egingo dira, Orioko Ikastolako Areto Nagusian, 9:00etan hasita.