Hamar puntu landuko dira astearteko udalbatzarrean. Eta, puntu horiek landu eta bozkatu ondoren, eskari eta galderen txanda zabalduko da. Hauek dira jorratuko diren gaiak:
- Aizpea Ubegun Manterola Orioko Udaleko zinegotzi izendatua izan dela adierazten duen kredentzialaren berri emango da lehendabizi, eta hark zinegotzi kargua jabetzan hartuko du egoki bada.EH Bildu koalizio politikoko zinegotzi izango da Ubegun, bere karguari uko egin dion Amagoia Iribar Manzisidorren ordez.
- Ondoren, egoki bada, udalbatzarraren 2015eko abenduaren 30eko ezohiko bilkurako aktaren zirriborroa onartuko da.
- Onartzea, egoki bada, Udaleko batzorde informatzaile iraunkorren osaketa aldatuko da gero.
- Orioko Udalaren 2016ko Aurrekontu Orokorra onartuko da, egoki bada, eta Udalaren 2016ko plantilla organikoa eta lanpostuen zerrenda ere onartuko dira.
- Onartzea egoki bada, Euskadiko Autonomia Erkidegoko administrazioaren eta Orioko Udalaren artean sinatuko den elkarlanerako hitzarmena, trafiko-zigorretarako prozedurari dagozkion egintzak bitarteko elektronikoen bidez egiteari buruzkoa.
- Orioko Udaleko kontratazio-mahaia osatzeko proposamena egingo da ondoren. Mahaia 2019an bukatzen den agintaldi honetarako osatuko litzateke, udalbatzar berria osatu bitartean.
- Berrestea, egoki bada, otsailaren 26ko 71/2016 alkate-dekretua, udal kanpineko 2016ko tarifak borobiltzea onartuko da.
- EUDELek bidalitako adierazpen instituzional bati helduko diote gero; martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Egunaren ospakizunari buruzkoa da adierazpena.
- Orioko Xaltxerak elkarteak mozioa aurkeztu du eta hori landuko dute azkenik. Udalaren atxikimendua eskatzen dute Xaltxerek, nola emakumeekin, hala herri kurduarekin.