Itsas Enara eta Herrio elkarrekin, Motondo lehengoratzeko

Karkara 2016ko mar. 4a, 14:58

Otsailaren 27tik 29ra Euskadiko Ornitologiako lehen batzarra ospatu zen. Orioko herria presente izan zen kongresuan, Itsas Enara O.E eta Herrio Natur Taldeak elkarlanean Motondoren inguruan idatzitako lana aurkeztu baitzuten.

Buturiako Torre Madariagan elkartu ziren ornitologian lanean diharduten eragile guztiak pasa den asteburuan, otsailaren 27an, 28an eta 29an. Orioko herriak protagonismoa izan zuen, Itsas Enara eta Herrio taldeek elkarlanean egindako lana aurkeztu baitzuten. Lana Motondoko hezeguneari eta Oriako Itsasadarraren KBEri buruzkoa zen.

Egileek hitzetan, lanak argi azaltzen du Motondo itxituraren etorkizunera begirako aukerra bakarra lehengoratzea dela. Lehengoratzean, orain arte, Orioko Udalak ez duela babestu gaineratu dute, EAJk eta Orain Herri Plataformak –arrazoi desberdinengatik– trabak jarri baitituzte.

Orioko Udalak aurreko nagusiari lurrak erosi zizkion. Lur horien kostua 2.000.000€koa zen. Eta lurra erostean ordaindutako diru hori administrazio publikoari bueltatzeko eskatzen diete, besteak beste. Administrazio publikoak, ordea, ezezkoa eman dute, terreno publikoa izanda zentzugabea dela argudiatuz. Gaur egun, legez, lehengoratzea da aukera bakarra eta hori azpimarratu zuten batzarrean Itsas Enara eta Herrioko kideek. Bide horri heldu behar zaiola argi utzi zuten eta hori oriotarren esku dagoela gaineratu zuten. 

Batzarrean aurkeztu zuten lana gaztelaniaz dago eginda, baina egileek euskarara eta ingelesera itzultzeko asmoa dute, jendeari zabaldu ahal izateko. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide