Berdinketa Egintzaren kontra

Karkara 2016ko mar. 3a, 14:09

3-3 egin zuten Orioko Mirotzek pasa den larunbatean jokatu zuten partiduan

3-3 egin zuen, pasa den larunbatean, Orioko Mirotzak areto futbol taldeak Egintzaren kontra. Karelan jokatu zuten Billabonako taldearen kontra. 0-2 galtzen hasi ziren oriotarrak, baina laster lortu zuten markagailuari buelta eman eta 3-2 jartzea. Isbel Kaperotxipik, Jokin Sarasolak eta Ruben Morillok sartu zituzten golak. Azken momentuan, ordea, beste gol bat sartu zuen egintzak eta partidua berdindu zuten. Ongi jokatu zuten Mirotzek, gol aukerak izan zituzten, baina ez zuten zorterik izan erremateetan.

Onak izan dira azken asteak Orioko Mirotzentzat, azken hiru partiduetatik bi irabazi eta bat berdindu dute. Hamargarren postuan daude orain, 22 punturekin. Datorren asteburuan Oiartzunen jokatuko dute Power Rangers taldearen kontra.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide