Kirol ekintza eta jarduerentzako diru laguntza deialdia ireki du Udalak

Karkara 2016ko mar. 4a, 08:28

Orioko Udalak 2016 urteko kirol ekintzak eta jarduerak finantzatzeko diru laguntzen deialdia egin du. Apirilaren 4a bitarte egongo da zabalik eskariak egiteko epea. 

Kirol Ekintzak eta Jarduerak Finantzatzeko 2016ko diru laguntzen deialdia ireki du Orioko Udalak. Diru irabazi asmorik gabeko kirol zerbitzuak bultzatzeko helburuarekin ematen ditu laguntza horiek. Kirol taldeen ohiko edota aldian behingo jarduerak lagunduko dituzte.

Laguntzak eskatu nahi dituzten taldeek eskaera orriak eta dokumentazioa apirilaren 4a baino lehen aurkeztu beharko dituzte Udalean. Hemen aurkituko dituzte taldeek bete beharreko oinarriak eta hemen bete beharreko eranskinak. Zalantzarik duenak kirola@orio.eus helbidera idatz dezake.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide