Martxoaren 8an, asteartean, 9:00etan abiatuko da Arantzazurako autobusa. Hamaiketakoa egingo dute iristean, eta ondoren, 12:00etan, meza izango da Arantzazun bertan. Meza eta gero, 14:30ean, bazkaltzera joango dira Adunako Aburuza sagardotegira.
Menua ondorengoa izango da:
- Hirugihar pintxoa
- Bakailao tortilla
- Bakailao frijitua piper berdeekin
- Txuleta
- Gazta, menbrilloa eta intxaurrak
- Teilak eta zigarrilloak
- Sagardoa, ardoa eta ura
Txangorako txartelak erosteko eguneratuta eduki behar da bazkide txartela. Txartelak martxoaren 1ean, bihar, erosi daitezke, 16:00etatik 18:00etara. Autobus baterako baino jende gehiagok ematen badu izena, zozketa egingo da. Bigarren autobusa antolatzeko, gutxienez, 30 lagunek eman behar dute izena.