Aurkezpena, antzerkia eta hitzaldia

Karkara 2016ko mar. 4a, 11:18

Ekitaldi ugari antolatu ditu Mandalara Elkarteak martxoaren 11n, 12an eta 13an. Antzerkia, hitzaldia eta tailerra izango dira, besteak beste, kultur etxean, doan.

Gaur zortzi, datorren ostiralean hasiko da ekintzaz jositako asteburua, martxoaren 11n. Bi ekitaldi izango dira egun horretan. Alde batetik, 19:00etan, El código de las emociones liburua aurkeztuko du Juan Antonio Lopez Benedi idazleak. Liburuaren aurkezpen biran Euskal Herrian egingo duen lehen geldialdia izango da Oriokoa. 

Aurkezpenaren ondoren PINTATUKARMA.CON Arima sendatzeko bidaia emozionala antzerkia izango da eta Lopez idazleak parte hartuko du, kolaboratu egingo baitu antzezlanean. Zuzeneko musikarekin eta dantzarekin lagunduta, testu eta poema batzuen dramatizazioa egingo dute. 20:00etan hasiko da eta ordubeteko iraupena izango du. Antzerkian, Lopez barne, lau partaide izango dira: Xabier Mendiluze, Maialen Urdanpilleta eta Imantxi Rico. 

Martxoaren 12an eta 13an, larunbatean eta igandean, ametsen interpretazioen inguruko tailerra gidatuko du Juan Antonio Lopez Benedik.  Ekitaldi guztiak, tailerra salbu, debalde izango dira. Tailerra Mandalara Elkartean izango da eta beste ekitaldiek kultur etxea izango dute kabi.

 
 
 
 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide